XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Latxagaren azken liburuaJose Maria San Sebastian
Argitaletxeko lanak Sendoaren esku gelditu dira eta liburua sartu dute Aita Zavalaren Auspoa bilduma zorogarrian 260. zenbakia ipiñiaz.
Aita Zavala berak itzaurrea dotorea egin dio lan oni eta bitxi onekin ederrago gelditzen da Auspoa liburutegi errikoia.
Lan berriaren goiburuak dioskunez
Gure Latxagak eztu lantegi erreza izan liburu au burutzen, berak bertantxen aurreneko ataletan digun eran euskaldunok berez itxiak gera, ortik datorkigula indar aundiko izena
Zerk ekarrio dio euskaldunari izate zaill ori? bera inguratzen dun lurralde berak, zailtasunez beteriko lurra tokatu zaio euskalerritarrari legorrean sekulako mendiak aldapa eta malkorraz josita daudenak eta itxasoan Kantauriko enbatak eta olatu ikaragarriak aurpegia eman bearra, ortik bizimodua atera bear zun emengo gizakiak bizi nai bazun eta onetxek izakeran kalo aundia lagako zion betirako, orduan ezkaitezen arritu bat ere zakarkeri puntu onekin.
Ikerketa ontan ere azpimarratuko nuke Latxagaren trebetasuna gaiak aztertzeko garaian, gurean dauden alderdi edo jokaera onak bakarrik artu bearrean, kaltegarriak ere mintzagai izan ditu bere idazlanean esate baterako iñungo lotsik eztu manifestatzeko euskaldunok gerekoiak gerala aldi berean bakartiak.
Orra or atzeneko birtute edo akats oñekin zer estimatuak ziran Ameriketan artzai euskaldunak leku basati oietan artaldearekin lana egiteko.
Beraz esan diteke zuzen jokatu dula alde onak eta txarrak ikertzen eta bigarrengoak zer ikasia emango digutela ziur nago.
Beste zutabe nagusia lan ontan izan da gaien sormena, Zertaz oñarritu da gure Latxaga liburua gauzatzeko unean?
Iturri oparoa aspaldiko liburu eta idaztietan euki du, bañan berriemallerik garrantzitsuena erri xea izan du, erriarekin bizituaz bearrezkoa zun guztia lortu du liburako; oraiñ dala gutxi aditzen nion;
Au gutxi galitz berak itsu-itsuan aitormen bat egin digu
Donostin izan da liburuaren aurkezpena eta bertan gauza batetaz oartarazi zigun emanaldiko itzlari batek, irakurtzeko orduan patxaran artzeko liburua eta atal bakoitzean ondoriak ateratzeko, eta zerbait onik ikasi ezkero gaitzerdi! gure mesedetako izango da eta,
degu bide segurua,
ezagutzeko euskaldun dana
ta bere ingurua;
aztergai gure burua,
erria da iturburua,
euskera ere bultzatzia da